BALERDI



Balerdi edo Mallo-zar 1185m, Aralarreko ipar-ekialde ertzean aurkitzen da. Nafarroako Azkarate eta Gipuzkoako Bedaio herrien gainean kokatua dago. Malloak bertan hasten dira, eta hego-ekialdera segitzen dute kresterioan Intzako dorrea puntararte. Oso mendi itxurosoa dugu, tente agertzen zaigu begi aurrean Araiz bailaratik begiratzen badugu. Mendiaren oinetan, pareta zuri tente bat sortu da naturaren kapritxoz. Berrehun metroko altuera izanik, betidanik erakarri ditu inguruko eskalatzaileak. Bi belaunaldi izan dira garrantzitsuenak. 70. hamarkada eta 80. hamarkadako eskalatzaileak. Hurrengo urteetan geldialdi handi bat gertatu zen, 2004 –ean Mikel Saez de Urabainek bideak zabaltzen hasi zen arte. Inguruko ezaugarri bezala, paretaren bertikalidadea adierazi genezake, harkaitzaren kalidade onarekin batera. Ez egoki bezala, belar dezente aurkitu genezake paretan zehar. Abenturako eskalada gustuko baduzu ingurune lasai paregabe batetan, aurkitu duzu lekua. Errespetatzen badugu hegaztien kumetzea,ez da inongo arazorik izango horma hauetaz disfrutatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero 1984 urteko Pirenaica aldizkarian bere 136 zenbakian aurkitu zenezake. 
   Saizuriaren kumaldia dela eta, eskalada erregulatua geratzen da Abendutik- Irailak 15 arte.



                   1- Felix Ubierna + Ajuju  6c+  140m
2-Txapelatxa  7a  150m
3-Noiz bait  6c+  150m