AITZEGI



   Aitzegi, Larraiztikan ederki ikusi dezakegu. Txindokiren ezker aldean, Muitzeko errekatxoren ondoan. Izatez Larraona mendiaren arista bat da, eta hau segituz gero, punta horretara igo genezake.
   Iristeko bi aukera ditugu. Bata Larraiztikan abiatuta, Muitzeko bidea hartuz, ordu betean iristen gara. Bigarrena, azkarragoa hau, Amezketatik hartzen da. Arritzagara dijoan pista gora eginez, Muitzetik Amezketara jaisten den bidearekin topo egingo dugu. Kotxea bertan uzten badugu, ordu erdian iritsiko gara.  Bertan eskalatzeko Frienak eta fisuak beharrezkoak dira. Harriaren kalidadea ona da.

OHARRA: Urte osoan eskalatzea debekatu digute.