sábado, 24 de enero de 2015

TXINDOKIKO NEGU BIDEAK

  


   Kostatu zait, baina, azkenean ausartu naiz Txindokin neguan igo ditudan bideen krokisak ateratzea. Urteen poderioz, zeren baldintzak bilatzea ez da erraza, marrak errekopilatzen joan naiz. Baldintza egokiak diodanean, elurraz zuri, eta elur hori paretetako kanaltxoetan ongi itsatsia egotea da, transformatua. Kapritxosoa da Txindoki ere beste mendi guztiak bezala, baina batzuetan gertatzen da, edo itxura hartzen du. Nola graduatu ere dudak sortzen dizkit. Ez da izotz eskalada, zeren oso zaia da izotza topatzea, eskalada mixtoa da, gehienetan pioletak lur izoztuan edo haitzean sartuko ditugulako. Beraz M eskala erabili dut. Bide batzuk udako bideak dira edo bide oien barianteak. Askotan hauek eskalatzen, material fixoa topatu ditzakegu, elur kantitatearen arabera. Niri dibertigarria suertatzen zait. Norbaiti lagungarri suertatzen ba zaio informazioa, ni konten.