lunes, 12 de agosto de 2013

GARAGARTZA - NAPARHAITZ - Memoria Historikoa bidea

Nafarhaitz 860m



   Goierri aldean, abenturazko bideak eskalatzen ditudanean, arkeologia egiten ari naizen sentsazioa izaten dut. Nor pasatu zen hemendik ?  Nortzuk osatzen zuten eskalada taldea ? Nondik mugitzen ziran ?
   Ba dira magina bat haitz gure inguruan, eta gehienak aztarnaren bat agertzen dute. Epoka bat jartzerako garaian, ausartzen nahiz, hirurogeita hamarreko belaunaldian kokatzeaz.  Eskuz eginiko hiltzeak, egurrezko takoak, burilen bat batzuetan. Arrakaletatik gora tiratzen zuten abentura egarriz. Ez zuten eskalada horiek aditzera eman, agian gauza gutxi irudiko zitzaizkien, edo, entrenamendu hutsa moduan hartzen zuten asunto konplikatukoetako. Gere belaunaldira iritsi den informazioa mugatua da, leku konkretu batzuetakoa bakarrik.
   Garagartzako  eskalada eskola txikia, eta bero ondoan dagoen Naparhaitz domoa, leku ahaztuen barruan sartu ditzakegu. Ba dira Garagartzan, lau edo bost kirol eskaladako bide. Paraboltaz ekipatuak, dirudi, norbait ibiltzen dela paraje zoragarri honetaz gozatzen. Informazioa berriz, zero. Saiatuko nahiz beste batean eskalatu eta graduak jartzen.
    Aratz-Aizkorri parke naturalaren barruan dago Garagartza. Iristeko, Otzaurteko gaina joango gara, eta hortik Beundera. Pistan sartuko gara, eta kotxez bertaraino joateko aukera dago. Artzi txabola bat dago bertan, beraz, saiatu beharko dugu ez bera aztoratzen. Orientazioa hegoaldera dago. Haizeak indarrez astintzen badaki inguru hauetan.


Arkeologoa puntaz disfrutatzen

lunes, 5 de agosto de 2013

JENTILBARATZA Bide berrien eguneratzea


    

   Gure Ataungo eskola kuttun onetan, azken berrikuntzak, Kattagorri sektorean gertatu dira. Zeharo aldatu da haitz paño honen itxura. Behetik hasita, sarbide zuzen batzuk zabaldu dira, 35m metroko eskaladak sortu direlarik. Sektorera iristeko ere bidexka berri bat dago erosoagoa. Aizan sektorean, U2 eta Plastikolaris artean 38 bidea sortu da. Eskola berrekipatzeko harremanetan ere hasiak gara Gipuzkoako Mendizale federazioarekin. Espero dugu hutsean ez geratzea, behar handia bai dago.


BIDE BERRIAK
36- 7A+
37- 7A
38- 6C+
39- 6B+
40- 6B+/A0