lunes, 12 de agosto de 2013

GARAGARTZA - NAPARHAITZ - Memoria Historikoa bidea

Nafarhaitz 860m



   Goierri aldean, abenturazko bideak eskalatzen ditudanean, arkeologia egiten ari naizen sentsazioa izaten dut. Nor pasatu zen hemendik ?  Nortzuk osatzen zuten eskalada taldea ? Nondik mugitzen ziran ?
   Ba dira magina bat haitz gure inguruan, eta gehienak aztarnaren bat agertzen dute. Epoka bat jartzerako garaian, ausartzen nahiz, hirurogeita hamarreko belaunaldian kokatzeaz.  Eskuz eginiko hiltzeak, egurrezko takoak, burilen bat batzuetan. Arrakaletatik gora tiratzen zuten abentura egarriz. Ez zuten eskalada horiek aditzera eman, agian gauza gutxi irudiko zitzaizkien, edo, entrenamendu hutsa moduan hartzen zuten asunto konplikatukoetako. Gere belaunaldira iritsi den informazioa mugatua da, leku konkretu batzuetakoa bakarrik.
   Garagartzako  eskalada eskola txikia, eta bero ondoan dagoen Naparhaitz domoa, leku ahaztuen barruan sartu ditzakegu. Ba dira Garagartzan, lau edo bost kirol eskaladako bide. Paraboltaz ekipatuak, dirudi, norbait ibiltzen dela paraje zoragarri honetaz gozatzen. Informazioa berriz, zero. Saiatuko nahiz beste batean eskalatu eta graduak jartzen.
    Aratz-Aizkorri parke naturalaren barruan dago Garagartza. Iristeko, Otzaurteko gaina joango gara, eta hortik Beundera. Pistan sartuko gara, eta kotxez bertaraino joateko aukera dago. Artzi txabola bat dago bertan, beraz, saiatu beharko dugu ez bera aztoratzen. Orientazioa hegoaldera dago. Haizeak indarrez astintzen badaki inguru hauetan.


Arkeologoa puntaz disfrutatzen

lunes, 5 de agosto de 2013

JENTILBARATZA Bide berrien eguneratzea


    

   Gure Ataungo eskola kuttun onetan, azken berrikuntzak, Kattagorri sektorean gertatu dira. Zeharo aldatu da haitz paño honen itxura. Behetik hasita, sarbide zuzen batzuk zabaldu dira, 35m metroko eskaladak sortu direlarik. Sektorera iristeko ere bidexka berri bat dago erosoagoa. Aizan sektorean, U2 eta Plastikolaris artean 38 bidea sortu da. Eskola berrekipatzeko harremanetan ere hasiak gara Gipuzkoako Mendizale federazioarekin. Espero dugu hutsean ez geratzea, behar handia bai dago.


BIDE BERRIAK
36- 7A+
37- 7A
38- 6C+
39- 6B+
40- 6B+/A0

martes, 2 de abril de 2013

HAITZARTEKO BIDE BERRIAK

  

Bosgarren graduko bide berri bat ekipatu da goiko sektorean. Argazkia aprobetxatuz oraindik markatu gabeko ondoko bideak eta beheko sektorean 6c berria marraztuak geratzen dira.


Goiko sektorea beheko partea

Beheko sektorean bide berria 6c da


miércoles, 20 de marzo de 2013

TXINDOKIKO IPARRA

Bidearen gainetik azaltzen zaigu pareta

Elur jauziak izugarriak izan dira aurten
lehen erresaltea pasatu ondoren
Erdiko erresalte tentea
Beheruntz begira
Goiko kanalaren irtera
irtera ori aukeratu nuen
Beheruntz begira
Gurutze ondoan irteten da kanala. Juxtu bere eskuinera.
Gailurretik gertu igotako bidearen ikuspegia
Gailurraren gainetik putreak aireaz gozatze
Beste bein ni ere bertan naiz

martes, 19 de febrero de 2013

BIDE BERRIAK GURE INGURUAN





Kostatu zait eguneratzea gure inguruko eskalada eskolen lan berriak. Pixka bat alferturik ibili nahiz.
Jentilbaratzan; Matxinsalto eta Katagorri bideen artean linea berri bat dijoa 6b. Mamarroak ezkerretara dagoen 6b+ bidearen ondoan 7b berri bat dago, topo zarran proiektu bezala agertzen zen. Txunpletin bidearen eskuinera 7a+ berria. Aizaneko diedro handia berrekipatua izan da eta gainera bilera berri bat kokatu da Txunpletinen hasieran. U2 lehen luzearen eskuinetara 6c berria. Jentilbaratzako gailurretik jaisteko kanalean 7a berri bat ekipa da.
Artzateaitza; Ezkerrean 6c bidearen ondoan 7b berri bat dago. 6c onen eta 6b bidearen artean 7a berria dago.
Haitzarte; lehen sektorean eskuinetara 7a bidearen ondoa bide berri bat ekipa da, oraindik gradua zehazteko dago. Bigarren sektorean ezkerrean bi  bide berri daude 6b biak. Ezin izan ditut bide hauek marraztu argazki egokirik ez dudalako. Pendiente geratzen da.

 Jentilbaratza

Artzateaitza, basoa sektorea