domingo, 27 de noviembre de 2011

BALERDI- Zakilixut bidea

   Iosu Ulaziak eta Alberto de Blas (Antxoilla) berrekipatu dute Zakilixut bidea. Krokis aktualizatua egiten duten bitartean orijinala zintzilikatzen dut. Lan pixka bat egiteko prest azaldu dira, eta garai batean beraiek zabaldutako bideak txukuntzeko asmoz. Asko eskertuko dugu eskaltzaileok pareta hauek garai bateko garrantzia hartuko balute.

sábado, 12 de noviembre de 2011

HAITZARTEA- Bide berri bat

Beheko paretan bide berri bat ekipatua izan da. Bere zailtasuna V+ da. Jaisteko bilera 6a+ bidearekin partekatzen du.


domingo, 18 de septiembre de 2011

BALERDI- Ajuju bidea garbia geratu da


Ajuju bidearen trazatu


     Garbia geratu da bide hau. Bi urte dira azkenaldiz eskalatu nuela. Orduan Mitxel eta Jon Mujikarekin egin nuen. Abuztu bukaera aldean izan zen, arratsalde eder batean, oroitzapen on bat daukat egun horretaz. Ordutik dirudienez ez ditu igoera askorik izan. Susmo hori nuenez, zerra txikia eta eskularruak eraman nituen bada ezpada. Bidearen egile bezala erresponsabilidade bat sentitzen dut bere mantentzean.
      Bakarka eskalatu dut. Bitxikeri bezala, gerturatzea ez dut oiko bidetik egin. Oraingoan Amezketatik bizikletaz atera nahiz eskalada material guztia nirekin neramala. San Martin ermita ondoan utzi nuen furgoneta. Hortik pedalei emanez Larrondoko pistatik Urdileko lepora. Bizikleta bertan utzi eta oraingoan oinez pareta azpi-arte. Guztira ia bi ordu izan ziren. Buelta hobea izan zen, aldapa bera ederki joaten da.   





Mitxel lehen luzean



Jon azken tiradan



domingo, 14 de agosto de 2011

BALERDI- Shot the Sheriff


   Kostatu zait bide hau bukatzea. Lana dezentea izan dut, bati bat txukun uztean. Gauza bat da igotzea, eta beste gauza bat, igo eta gainera bide erakargarri bat uztea. Haurreko bideetan bezala, hirugarrena dut paretan, lehen partea zabaldua zegoen. Kasu onetan nabaria zen artifizial teknikaz igota zegoela hasierako luzea. Hortik aurrekoak ibili gabekoak ziren,  ori nabarmena zen. Gora segitzeko gogo handia behar da, garbitzeko tarea astuna bihurtzen delako. Paretaren kalidadea orokorrean ona da, paño batzuk ba ditu oso onak direnak. Txarrena arrakalak belarrez hartuak daudela eta garbitu beharra dagoela. Txukun utzi eta gero kalidadezko bideak ateratzen dira. Bilera guztiak bi paraboltaz ekipatuak daude. Luzeetan frienak eta fisuak beharrezkoak dira. Hiltzeak printzipioz ez dira behar.
   Eskalatzeko garai hoberena, hegaztiak eta beren kumeak errespetatzen baditugu, Abuztutik –Abendura izango litzateke. Nire iritziz pena merezi du begirunea izatea. Ingurunea zoragarria da. Ez zitzaizkidan gustatuko nire erruz paraje hauek apurtzea. Eskalada sosteniblea posible da.  


Lehen luzea

lunes, 4 de julio de 2011

JENTILBARATZA- linea berria ekipatua


Jentilbaratzako paretan bide luzeak eskalatzeko aukera dago. Azkenengo onek ere baldintza oriek betetzen ditu. +- 45 metro izango dira. Zailtasun aldetik, oraindik ez dut enkadenatu. Agian 7a+ edo 7b-tik ibiliko da.Tartarorekin asten da, eta onek eskumaruntz trabesia egiten duenean zuzen tiratzen du.

viernes, 17 de junio de 2011

BIAHIZPAK - Gora gu eta gutarrak

  
Bidearen krokisa
     
Lan bikaina Makedak eta Joseba Arlegik egin dutena. Orrelako pareta bat ekipatu eta eskaladarako prest uztea ez da txantxetarako gauza. Gainera, kalidade handikoa geratzen bada, txapo. Gozatu egin dut eskalatzen. Hia ez nahiz oroitu azpian dagoen iskanbila orretaz. Ez dago etxetikan urruti joan beharrik bide ederrak eskalatzeko.

Paregabeko arkaitza aurkitu dezakegu


Lehen tirada

Ahizpa txikia

Hirugarren eta laugarren tiradak batean, zoragarriak


Panoramika ederra benetan
  

viernes, 15 de abril de 2011

JENTILBARATZAN BIDE BERRI BAT

Ekipatua geratu da U2 eta Plastikolaris arteko marra berria. Oraingoz luze bat izango du. Bigarren tirada bat ateratzeko aukera ere somatu diot, U2 eta Aizan artean. Bideak ez du izenik, eta 7a zailtasuna izan dezake. Gozatu.


Bide berriak 7a zailtasuna du. U2 eta Plastikolaris artean dago



jueves, 3 de marzo de 2011

Aralarren eskiak hartuta

 

Neguak  ez dirudi gu uzteko asmorik duenik. Zirudien udaberri goiztiar bat zetorrela. Ez da ala izan. Euskal Herriko mendiak elurrez estaliak daude. Nahiko goran zuritu du, 800 metrotik gora kapa polita dago eskiatzeko. Ni gaur Uzkuitin izan nahiz. Amezketatik ateratzen den pista eta Arinaten bukaera duenaz baliatuz oso gora iritsi daiteke kotxez. Pista ez dago egoera oso onean eta lasai igo beharra dago kotxearen azpiak jo ez izateko.  Langa ondoan aparkatu eta eskiak bizkarrean hartuta 10 minutu egin eta gero, pista utzi dezakegu eskik jantzita. Bi aukera polit dauzkagu inguruan, eguraldiak aintzen duelarik. Lainoak bazterrak inguratuak baditu, Larraonako lepoa da aukerarik hoberena. Suertea izan ezkero eguraldiarekin, Uzkuitiko gailurrak  ez digu hutsik egingo. Inguruaren izenak, Larraona, dioen bezala, belarra da hemen kalitatekoa eta uda partean ganaduak motz mantentzen du. Horrekin batera harri gutxi daude gure eskiak izorratzeko eta ori Aralar batetan estimatzen da. Etxe inguruan giro batzuk emateko aukera izatea luxu bat da.    

 Larraona lepoko jatsiera

Uzkuitiko jaitsiera

Uzkuitiko buzoia

Jaitsieraren panorama